Eskerrik asko!

AMAITU DA GEURE URTEURRENA OSPATZEKO ANTOLATUTAKO ASTE KULTURALA.
Eta bikain amaitu ere! Gaur igandea, hilak 14, Txan Magoa izan dugu herrian baina, zalantza barik, atzoko eguna izan zen denen artean Handiena! Galdakaoko Historian sekula egin ez den Jaialdi-aitzindari arrakastatsuaren ostean, balorazio unea iritsi da.

Akatsak non izan ditugun ikusi, aztertu eta hurrengo baterako, hobetu!
Hala ere, lana eta antolakuntza ondo egin dugunaren sentsazioa daukagu. Zeuek emango diguzue zeuen iritzia baina, herrian horrelako ikuskizun bat antolatzen lehenak izateko eta geure mende laurdena ospatzeko modu egokia izan dela uste dugu, eta alderdi positiboekin geldituko gara, noski!

ESKERRIK ASKO, bereziki, atzoko Jaialdira hurreratu zineten guztioi, lanean egon zineten orori, musika taldeei eta... eskerrik asko mende laurdena ospatzera iristeko bidean lagundu gaituzuen guztioi! Harrera bikaina izan zuen Guzur Aretxa Kultur Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunak. Egon zaretenoi, zaudetenoi, egongo zaretenoi eta geure artean egon ezin diren guztiei... Zuegatik: ESKERRIK ASKO!!!
Guzur Aretxa Kultur Elkartea, Galdakao (Bizkaia)
2010eko azaroaren 14ean.