Eskerrik asko!

AMAITU DA GEURE URTEURRENA OSPATZEKO ANTOLATUTAKO ASTE KULTURALA.
Eta bikain amaitu ere! Gaur igandea, hilak 14, Txan Magoa izan dugu herrian baina, zalantza barik, atzoko eguna izan zen denen artean Handiena! Galdakaoko Historian sekula egin ez den Jaialdi-aitzindari arrakastatsuaren ostean, balorazio unea iritsi da.

Akatsak non izan ditugun ikusi, aztertu eta hurrengo baterako, hobetu!
Hala ere, lana eta antolakuntza ondo egin dugunaren sentsazioa daukagu. Zeuek emango diguzue zeuen iritzia baina, herrian horrelako ikuskizun bat antolatzen lehenak izateko eta geure mende laurdena ospatzeko modu egokia izan dela uste dugu, eta alderdi positiboekin geldituko gara, noski!

ESKERRIK ASKO, bereziki, atzoko Jaialdira hurreratu zineten guztioi, lanean egon zineten orori, musika taldeei eta... eskerrik asko mende laurdena ospatzera iristeko bidean lagundu gaituzuen guztioi! Harrera bikaina izan zuen Guzur Aretxa Kultur Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunak. Egon zaretenoi, zaudetenoi, egongo zaretenoi eta geure artean egon ezin diren guztiei... Zuegatik: ESKERRIK ASKO!!!
Guzur Aretxa Kultur Elkartea, Galdakao (Bizkaia)
2010eko azaroaren 14ean.


“...1985. urtean, Euskal Herrian giroa borborka zegoen garaian, sortu zen Guzur Aretxa Elkartea. Frankismotik atera berri ginen. Gertakari garrantzitsuak izan ziren urte gutxiren buruan eta mugimendu sozial eta politiko sendoa gorpuzten zegoen, eta horren beharra geneukan Galdakaon ere....”

“...Guzur Aretxa Kultura Elkartearen helburua herri proiektua osatzea izan zen eta hasiera hasieratik lehentasuna eman zitzaien herri-ohituren berreskuratzeari. Hortik etorri ziren bestek beste San Juan suen antolaketa, Inauterien antolaketa,...”


Herritik eta herriarentzat sortutako proiektuak aurrera dirau eta horrela heldu gara mende laurdena betetzera.

Ospa daigun ibilbide hau eta jarrai dezagun bidea egiten!

Aste Kulturala

(egin klik irudiaren gainean kartela neurri handiagoan ikusteko)

Nola iritsi Galdakaora?

EuskoTren


+ INFO
Ordutegien inguruko informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen!
(Galdakaoko tren geltokia "Zuhatzu" da eta bertatik kontzertuen karparako bidea seinalatua egongo da)

Autobusez ere badago aukera

Bizkaibus

Egin klik hemen Bizkaibus-eko web gunea bisitatzeko eta, zuzenean, autobusen maiztasuna zein den jakiteko.

Bueltarako...

EuskoTren

Galdakao - Bilbo

03:03
05:03
07:03
...

Galdakao - Deba

00:03
02:03
04:03
06:03
...

Entzun!